- Paragrafoz paragrafo ideia nagusia.
1go paragrafoa: Gaztea izan arren ez da pentsatzeari utzi behar ezta zaharra izan arren, ez dago adinik bizitzari buruz pentsatzeko. Bizitzari buruz pentsatzeko adinik ez duela uste duenak, zoriontasuna oraindik ez zailoa heldu edo zoriontsu izateko denbora pasatu zaiola pentsatzea bezala da. Dena daukagunean gehiago nahi dugu eta ez dugunean dena nahi dugu. Beraz zoriona zerk sortzen duen jakin edo aztertu behar dugu.
2.paragrafoa: Jainkoak existitzen dira baina ez dira jendeak uste duen bezalakoak. Jendeak uste du gu bezalakoak direla eta horregatik gure bizitzan sartzen direla, horregatik jendeak gaizkia egiten badu zigorrak bidaltzen dituela uste dute. Horrexegatik jendeak jainkoari beldurra dio baina Epikurok esaten du Jainkoak ez direla gu bezalakoak eta ezin direla gure bizitzan sartu. Horregatik ez zaie beldurrik izan behar eta zoriontxu izan behar gara.
3.paragrafoa: Gizaki guztiok heriotzari beldur diogu. Heriotzari beldurrik ez izateko pentsatu behar duguna da gu bizi garen bitartean heriotza ez dagoela bertan. Ez bizitzeak ez duela beldurrik ematen pentsatzen badugu, bizitzeak ere ez du beldurrik ematen.
4.paragrafoa: Jakintsuak bizitzari kasu egiten dio, disfrutatu egiten du eta ez du bizitzearen beldur. Jakintsuek esaten dute zaharrek eta gazteok, denok, bizitzaz disfrutatu behar dugula. Zaharrak hiltzeko prestatu behar dutela eta gazteok bizitzaz disfrutatu behar dugula pentsatzen duenak oker dago, gazteok nahiz zaharrek bizitzaz disfrutatzeko eskubideak ditugulako. Heriotza ongi ulertzeak bizitzaz gozatzea ekartzen du.
5.paragrafoa: Bi desio mota bereizten ditu:
- Bizitzeko beharrezko ditugun desioak. Bertan naturalak eta ez naturalak bereizten dira.
- Bizitzeko beharrezkoak ez diren desioak.
6.paragrafoa: Plazer xinpleekin konformatu behar dugu. Gauza asko baldin baditugu, krisia iristean edo ezin badugu lortu oso gaizki pasako dugu, gauza horik faltan botako ditugulako. Gauza gutxi baditugu, krisia iritxita ere ez dugu ezer faltan botako eta ondo biziko gara. Horregatik hoberena da beharrezko ditugun desioak betetzea.
7.paragrafoa: Ez beharrezko desioak lortzen saiatzen ez bagara ez dugu sufrituko. Ez beharrezko desioak ez dute bizitza zoriontsuago egiten baizik eta buruausteak ekartzen dituzte. Hori egiten filosofoek dakite.
8.paragrafoa: Zoriontsu izateko beharrezkoa da, beldurrak kentzea, jainkoari, heriotzari... Beldurrak kendu ezgero zoriontsu izateko aukera dugu. Beraz zoriontsu izateko gure desioak betetzen saiatu behar gara, baina neurri batean, pasatu gabe.
10.paragrafoa: Epikurok ematen dituen aholkuak segitzen baditugu zoriontsu izan gaitezke eta lo lasai egingo dugu, kezkak joango zaizkigulako.